XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Prezipitatu-ontziarekin ez dago bolumen zehatzik neurtzerik; normalean bolumena adierazten duen eskala bat badaramate ere, eskala honek gutxi gorabeherako bolumena adierazten du.

2.- Matrazeak Hauek ere likidoak maneiatzeko erabiltzen dira.

Mota askotakoak daude.

Matraze aforatuak bolumen zehatzak neurtzeko balio du; bolumen zehatz eta jakin bat bakarra adierazten du.

25 ml-ko matraze aforatu batek 25 ml-ko bolumenak bakarrik neurtzeko balio du, ezin ditu 10, 12 edo 13 ml neurtu.

Kontzentrazio jakineko disoluzioak prestatzeko erabiltzen da.

Beste matrazeak, hondo-launak zein hondo-biribilak, aho bakarrekoak zein aho-anizdunak, erreakzio-erreaktore, distilazio-ontzi eta abar legez erabiltzen dira.

Hauek adierazten duten bolumena gutxi gorabeherakoa da.